Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

"Históricos del balompié" seriea 1969

Futbol zale amorratua zen Antonio Mercero. Historicos del Balompie saioari esker, gertutik ezagutu zituen erreferentetzat zituen futbolariak.

Errealekoa bazen ere, txikia zenean Athleticen jarraitzailea izan zela aitortu izan zuen, osaben influentziagatik. Bi taldetako jokalariak elkarrizketatu zituen, Eduardo Chillida, orduan Realeko atezaina eta ondoren eskultorea izan zena, eta Telmo Zarra Athletickeko aurrelaria, besteak beste. Azken honi burua ukitzeko baimena eskatu zion grabaketa erdian, hainbeste gol sartzearen “erantzuleak” zortea emango ziola argudiatuta.

Bideoak

1969 - Históricos del balompié - Athetic de Bilbao

TVE

1969 - Históricos del balompié - Real Sociedad

TVE