Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

Honi buruz

www.antoniomercero.eus webgunea Lasarten jaiotako Antonio Mercero zinemagilearen museo birtuala da. Lasarte-Oriako udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bere artxiboetan duen zinemagilearen bizitzari eta lanari buruzko material guztiaren informazio eta zabalkunderako tresna gisa sortu du.

Lasarte-Oriako Udalak webgune honetan ageri den materiala Antonio Merceroren familiaren laguntzarekin egin duen bilketaren emaitza da. Erabiltzaileren batek bertan ageri den materialen batek hirugarrenen eskubideak urratzen dituela uste badu, Lasarte-Oriako Udalarekin harremanetan jartzeko eskaera egiten diogu.

Museo birtual hau pixkanaka-pixkanaka handitzen joatea da helburua. Hala, erabiltzaileren batek webgunean ez dagoen materialen bat gizarte osoaren eskueran jarri nahi badu, Lasarte-Oriako Udalarekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diogu, Harremanetarako formularioa erabiliz.

Webgunearen diseinua eta garapena Iametza Interaktiboa SL enpresak egin du.