Antonio Mercero - Museo birtuala

Trotín Troteras 1962

Trotin Troteras zinemagintza ikasketen amaierako lana izan zen. Arrakasta handia izan zuen film laburrak, eta Parisko Arte Bienalean saritua izan zen. 16 minutu irauten dituen lana da, eta nabari da erreferentetzat zuen Jacques Tatiren eragina.

Umore kutsu handiko laburmetraia da Trotin Troteras. Zorioneko gizon inuzente baten istorioa jorratzen du, bi haurren konpainian kaletik barrena dantzari eta kantari agertzen dena, inongo kezkarik gabe. Musika bitxi batez lagundua, erritmo eta bizitasuna ematen dio kontakizunari. Sinplea bezain garrantzitsua izan zen Trotin Troteras Antonio Merceroren ibilbidean, lehendabizikoz plazaratu baitzuen bere zine ikuskera, ez hitzik ez gidoi korapilatsurik erabili gabe.

Antzezleak: Ángeles Nuevo, Francisco Chuliá, Juan Ramón de la Cuadra, Luisa Muñoz, Manuel de Blas, Manuel Galiana, María Elena Flores, Sergio Mendizabal

Iraupena: 17 minutu

Kartelak

Argazkiak

1962 - "Trotín Troteras" filmaren argazkia, sinatuta

Ezezaguna (Ezezaguna)

1962 - "Trotín troteras", errodajeko argazkia

Ezezaguna (Ezezaguna)

1962 - Mercero "Trotín Troteras"-en grabaketan

Ezezaguna (Ezezaguna)

Sariak

1965

Parismo Arte Bienalean Saria

Prentsa idatzia

1962 [?] - "El cine jóven sonríe"

Ezezaguna

1962-11-15 - "Trotín Troteras" filmari buruz

Radio Cinema

1962-11-15 - "Trotín Troteras" filmari buruz 2

Radio Cinema

1965-10-05 - "Otro triunfo de artistas españoles en París"

ABC