Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

La misa vasca 1971

Igandetako meza tradizional baten kontakizuna egiten du Antonio Mercerok La Misa Vasca laburmetraian. Euskal kulturako elementuak daude elizkizunean, berrikuntza modura: txalaparta jotzaileak, bertsolariak, euskal kantak abestuz musika taldea, dantzaria… Kristautasunari tokian tokiko kultura txertatzea balio erantsia dela dio narratzaileak. Elizkizuna Lasarten kokatzen da, eta euskaraz hitz egiten dute bai apaizak baita gainontzeko pertsonaiek ere.