Antonio Mercero - Museo birtuala

Los verdes campos del Edén 2004

Juan izeneko etxegabe baten istorioa kontatzen du Los Verdes Campos del Eden antzerkiak. Herri txiki batera iristen da Juan, bere aitonaren panteoia dagoen lekura. Bere jabetzakoa eta lurrarekin bat egiteko leku bakarra balitz moduan, aitonaren panteoia bizitoki izendatzen du Juanek. Agintariekin makina liskar izaten ditu, baita kanposantuko segurtasun arduradunarekin ere. Gabon gau batean bidean ezagututako lagunak bere etxera gonbidatzen ditu Juanek. Zalaparta handia sortzen dute guztien artean, eta, azkenean, Poliziak Juan atxilotzen du.

Antzezleak: Carlos Romero, Eva Trancón, Gorgonio Edu, Jesús Hierónides, Joan Crosas, Marisol Ayuso, Mercedes Arbizu, Teresa Cortés, Tomás Sáez, Víctor Benedé

Bideoak

2004 - Los verdes campos del Edén (eszena bat)

Espainiako Kultura eta Kirol Saila