Antonio Mercero - Museo birtuala

Antonio Mercero - Museo birtuala

Tobi 1978

Bost urteko mutikoa da Tobi (Lolo Garcia). Egun batetik bestera hego formako tontor batzuk ateratzen zaizkio bizkarren. Gurasoek Ospitalera eramaten dute, haurrari zer gertatzen zaion jakiteko. Medikuak harrituta geratzen dira Tobiren hego txikiekin eta ikertu egin behar dela aipatzen diote gurasoei. Tobik ez du nahi Ospitalean egon, eta, gauez, isilpean, ihes egiten du. Kalean barrena bi hegodun bost urteko haurra ikusteak eskandalu mediatiko handia eragingo du, eta presio askoren ostean, publizitate agentzia handi baten irudi bilakatzea onartuko dute gurasoek. Une horretatik aurrera, Tobiri ezinezkoa egingo zaio normal eta zalapartarik gabe bizitzea.

Tobiri esker, hainbat gai jorratu zituen Antonio Mercerok: esperimentazio zientifikoaren mugak, publizitatearen eta hainbat hedabideen arduragabekeria umeen erabileran, adin txikikoen erabilera merkantilista, eta ezberdinarekiko gizarteak zuen morboa, besteak beste.

Antzezleak: Andrés Mejuto, Antonio Ferrandis, Francisco Vidal, Joaquín Prats, José Lifante, Lolo García, María Casanova, Norma Aleandro, Silvia Tortosa

Iraupena: 90 minutu

Kartelak

Bideoak

2017 - "Tobi" filmaren aurkezpena eta Francisco Vidal aktoreari elkarrizketa "Cine de barrio" programan

TVE

Argazkiak

1978 - "Tobi" filmaren ekipoa

Ezezaguna (Ezezaguna)

1978 - "Tobi" filmaren grabaketan Antonio Mercero Lolo García aktorearekin, besteak beste

Ezezaguna (Ezezaguna)

1978 - Antonio Mercero, "Tobi" filmaren grabaketan

Ezezaguna (Ezezaguna)

1978 - Antonio Mercerori elkarrizketa "Tobi" filmaren kartelaren aurrean

Ezezaguna (Ezezaguna)

1978 - "Tobi" fitxa 1

Ezezaguna (Ezezaguna)

1978 - "Tobi" fitxa 2

Ezezaguna (Ezezaguna)

1978 - "Tobi" fitxa 3

Ezezaguna (Ezezaguna)

1978 - "Tobi" fitxa 4

Ezezaguna (Ezezaguna)

Prentsa idatzia

1978 - Prentsan "Tobi" filmaren iragarpena

Ezezaguna

1979-03-09 - "Antonio Mercero, entre el cine y la televisión"

El Norte de Castilla

1979-03-13 - "Premios a las películas de especial calidad"

Ezezaguna

1979-03-17 - Antonio Mercero: "Guionistas y capital inteligente, dos claves importantes que faltan en el cine español"

El Diario