La hora de los valientes 1998
Arte lan klasikoen jarraitzaile sutsua da Manuel anarkista gaztea. Madrilgo Prado Museoan zaintzaile bezala egiten du lan. 1936an Gerra Zibila hasi berritan, Espainiako Gobernuak Pradoko obrak Valentziara lekualdatzea erabakitzen du, ondare historikoa zaintze aldera. Manuelek Francisco de Goyaren erretratu bat berreskuratzea lortzen du. Filma Madrilen kokatzen da, gerraren hastapenetan. Maitasun istorio bat du oinarrian.
Antonio Merceroren pelikula onena dela diote hainbat kritikarik, lan guztien konparaketa egiten maila profesional egokian egin baitzuen. Eszenaratze bikaina du filmak, eta ordu arte eginiko kamera mugimendu finenak eskaintzen ditu. Horrez gain, samurtasunez lantzen du gaia, bonbardaketa eta hilketak eguneroko ogi bilakatu ziren testuinguruan ukitu berezia emanez pertsonaien lanketari eta tramaren joan-etorriei.
Antzezleak: Adriana Ozores, Gabino Diego, Héctor Colomé, Leonor Watling, Luis Cuenca
Iraupena: 124 minutu
Kartelak
Argazkiak
Sariak
Moskuko Zine Festibalean Epaimahaiaren Saria
Prentsa idatzia
1998 - "Tiempo de estreno en Valladolid" ("La hora de los valientes" filmaren estreinaldia)
Ezezaguna
1998-06-20 - Antonio Mercero: "Quiero que sea como un cuento contado por un niño, un relato lleno de idealismo"
El País
1998-12-02 - Antonio Mercero: "Narrar la Guerra Civil es un deber personal, moral e histórico"
El Mundo
1998-12-04 - "Antonio Mercero convierte a Goya en testigo de la guerra civil española"
La Vanguardia
1998-12-18 - "Antonio Mercero coloca a Goya como testigo de la vida diaria en la Guerra Civil"
Diario Vasco