Antonio Mercero - Museo birtuala

Buenas noches, señor monstruo 1983

Lau mutil basoaren erdian galtzen dira eskolako irteera batean. Ekaitzaren erdian, abandonatutako etxe batera sartzen dira. Dracula, Hombre Lobo, Quasimodo eta Frankestein doktorea ezagutuko dituzte bertan. Munstroek jendartea izutzeko ahaleginak egin arren, jada ez dute helburua lortzen, eta galdutako ospea berreskuratzea izango da mutikoen zeregin berria.

Antzezleak: Andrés Mejuto, Fernando Bilbao, Guillermo Montesinos, Lorenzo Ramírez, Luis Escobar, Miguel Ángel Valero, Nina Ferrer, Paul Naschy, Rosa Redondo

Iraupena: 80 minutu

Kartelak