Antonio Mercero - Museo birtuala

El tesoro 1988

Arkeologo talde baten eta herri oso baten arteko tirabira da El Tesoro filmaren ildo nagusia. Lehenengoek aurkikuntza historiko garrantzitsu bat egiten dute Gamones herrian. Bertako herritarrek aurkikuntza eurena balitz bezala jokatzen dute, indarkeria asko erabiliz altxorra defendatzeko. Herritarren eta hiritarren arteko lehia da.

Miguel Delibesen obran oinarrituta dagoen filma da. Hasiera batean Mercerok ez zuen inongo asmorik proiektua onartzeko, ez baitzitzaion iruditzen zinemara egokitzeko moduko gertaera zenik. Horacio Valcarcelek gidoia moldatu ostean onartu zuen Antonio Mercerok zuzendaria izatea. Halaber, estreinaldiko kritikak irakurrita, kazetariek “gogo eta indar” falta leporatu zioten Mercerori, ez baitzen film borobila izan.

Antzezleak: Álvaro de Luna, Ana Álvarez, Javier Escrivá, José Coronado, José Soriano, Juan Carlos Montalbán, Paco Pino, Pedro Luis Lavilla, Pepe Colmenero

Iraupena: 98 minutu

Kartelak

Argazkiak

1988 - El tesoro (argazkia)

Ezezaguna (Ezezaguna)

1988 - "El tesoro" filmaren grabaketa 1

Ezezaguna (Ezezaguna)

1988 - "El tesoro" filmaren grabaketa 2

Ezezaguna (Ezezaguna)

1988 - "El tesoro" filmaren grabaketa 3

Ezezaguna (Ezezaguna)

1989 - "El tesoro" filmaren grabaketa 4

Ezezaguna (Ezezaguna)

1989 - "El tesoro" filmaren grabaketa 5

Ezezaguna (Ezezaguna)

1989 - "El tesoro" filmaren grabaketa 6

Ezezaguna (Ezezaguna)

1989 - "El tesoro" filmaren grabaketa 7

Ezezaguna (Ezezaguna)