Antonio Mercero - Museo birtuala

Lección de arte 1962

Espainiako artearen inguruko lana da, zeinak umorea eta benetako pasarteak tartekatzen dituen. Bertan ageri dira, besteak beste, Altamirako marrazkiak, Sevillako Giralda, Granadako Alhambra…

Umeei zuzendutako lana izan zen, kutsu dibulgatzaile handikoa. Egin zaion kritika nagusia elkarrizketek duten bizigarritasun falta da. Umeentzat bada ere, gidoia pobreegia edo izan daitekeela aipatu izan dute aditu askok. Halaber, sari bat irabazi zuen Donostiako Zinemaldian. Bere lehen dokumentala izan zen.

Iraupena: 17 minutu

Sariak

1962

Zine Idazleen Zirkuluaren Domina

1962

Donostiako Zinemaldian Urrezko Kontxa eta Kantabriako Perla

Urrezko Kontxa eta Kantabriako Perla, "Lección de arte" laburrarentzat