Antonio Mercero - Museo birtuala

Picasso insólito (NO-DO) 1978

Pablo Picassoren bizitzaz eta obraz egindako ibilbide bitxia da, Manuel Blasco Alarcon margolariak Malagako artistaren bizitza islatuz margotutako koadro txikiak ildo nagusitzat hartuta. Filmean Blasco Alarcon ilustrazioak seinalatzen doa, musika umoretsuz lagunduta. Egileak ondorioztatutako teoria baten arabera, Picassok marrazteko zuen inspirazio iturri nagusia bere maitaleengan aurkitzen zuenez, sexuarekin marrazten zuela esatera iritsi zen. Erabateko sinesgarritasun eman ez arren, baztertu behar ez den pentsamendua dela diote hainbat kritikok. Leccion de Arte, hastapeneko lanaren antza handia duen obra dela esan izan da Picasso insolito lanaz.