Antonio Mercero - Museo birtuala

Crónicas de un pueblo 1971-1972

Telebistan izan zuen lehen arrakastatzat jo daiteke. Espainiako Foruetan oinarritutako herri eredugarri baten egunerokoa da saioaren trama nagusia. Zuzendari ez ezik, aktore lanetan ere aritu zen Cronicas de un Pueblo saioan. Polemika eta gatazka ideologikoak tarteko, utzi egin zuen postua urtebeteren buruan. Izan ere, Luis Carrero Blanco 1970. hamarkadan Espainiako presidente ordearen eskaera izan omen zen saioa egitea, Espainiako Foruen “alde baikorra eta oparotsua” erakusteko asmoz.

Dokumentalak baino egiten ez zituen garaian iritsi zitzaion Antonio Mercerori Cronicas de un Pueblo saioa zuzentzeko aukera. Bizitzeko adina diru ematen ez zioten lanekin urrutira iritsiko ez zela jakinda, proiektua onartu zuen. Zuzendari eta aktore gisa aritu behar zuenez, diru asko irabaziko zuela suposatu zuela aipatu izan du zenbait elkarrizketatan.

Ez zuen denbora asko iraun proiektuaren gidaritzapean Antonio Mercerok. Espainiako telebista publikotik bi agindu jaso zituen 13. kapituluan: legea eskuan hartuz, zuzendari, gidoilari eta aktore lanak uztartzea ezinezkoa zela esan zioten lehenik, Apaizaren papera egiteari utzi behar izan zion, eta ordezkoa bilatu behar izan zuten oso denbora gutxian. Bestetik, alkate moduan zebilen Luis Barbero aktorea ere postutik kendu-eta gizon “gazteago eta ederrago bat” jartzeko agindua jaso zuen. Espainiaren irudi ideal bat plazaratu nahi zuten agintariek, tradizioa eta abangoardia bateratuz. Bi ideion nahasketa, ordea, lan nekeza bilakatu zen Mercerorentzat eta proiektua utzi zuen urtebete zuzendari eta gidoilari postuetan egon ostean.

Antzezleak: Antonio Mercero, Emilio Rodríguez, Fernando Cebrián, Francisco Vidal, María Nevado

Iraupena: 50 minutu

Bideoak

1971-1972 - "Crónicas de un pueblo"-ren kapitulu eta pasarteak

TVE

Argazkiak

1971 - "Crónicas de un pueblo"-ren grabaketa

Ezezaguna (Ezezaguna)

1971 - "Crónicas de un pueblo", etxeak

Ezezaguna (Ezezaguna)

1971 - Antonio Mercero, kamera eta aktoreak ("Crónicas de un pueblo")

Ezezaguna (Ezezaguna)

1971 - "Crónicas de un pueblo" apaiza erortzen

Ezezaguna (Ezezaguna)

1971 - Antonio Mercero "Crónicas de un pueblo"-ren grabaketan

Ezezaguna (Ezezaguna)

1971 - "Crónicas de un pueblo"-ren grabaketa: eskola

Ezezaguna (Ezezaguna)

Sariak

1972
1972
1971

Antena de Oro Saria

Prentsa idatzia

1971 - "El pueblo español como protagonista", "Crónicas de un pueblo"-ri buruz (Gonzalo Quintana)

La prensa

1971 - "Unas crónicas inmejorables"

Solidaridad Nacional

1971 - "Mercero, entre lo tradicional y lo innovador" (Crónicas de un pueblo)

Ezezaguna

1971 - "Extraordinario" (Crónicas de un pueblo-ko kapitulu bati buruz)

Ezezaguna